Kargatzen...
Itxi

ELKARRIZKETA

Spektorowski: 'ETAren adierazpena oso argia izango da'

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Alberto Spektorowski Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak baieztatu duenez, ETAren adierazpenak 'ez du zalantzarik eragingo', eta desegin ostean, presoen gerturatzeari heldu beharko zaio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alberto Spektorowski Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak gaur Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan baieztatu duenez, ETAk bere ibilbideari amaiera emango diola iragartzeko egingo duen adierazpena "oso argia izango da" eta "ez du inolako zalantzarik eragingo".

Spektorowskik, baina, ez du Lapurdin egingo den ekitaldiari buruzko xehetasunik eman.

ETAk maiatzeko lehen asteburuan iragarriko du behin betiko desegitea, atzo ETBk aurreratu zuenez.

Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak jakin badaki ETAren adierazpenaren ondoren era guztietako interpretazioak egingo direla. "Garrantzitsuena fase berri batean gaudela da, ez gara desarmearen edota indarkeriaren osteko garaiaz ari, ETAren osteko faseaz baizik", azpimarratu du.

Spektorowskiren hitzetan, behin siglak desagertzen direnean ondorioei heltzeko garaia izango da "ondorengo hilabeteetan". Horren ustez, presoen hurbiltzea ez da "berehalakoan" gertatuko, baina giza eskubideen barruan sartzen den kontua dela nabarmendu du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)