Itxi

ETA-ren desegitea

ETAren amaiera 'behin betikoa eta benetakoa' izan behar da, esan du Foru Gobernuak

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Gainera, erantsi duenez, Nafarroako Gobernuak "beti defendatu du momentu hori ezin zela gehiago atzeratu".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nafarroako Gobernuaren iritzian, ETAren desegitea "behin betikoa, benetakoa eta aldebakarrekoa" izan behar da, Maria Solana bozeramaleak esan duenez, maiatzeko lehen asteburuan gauzatzekoa den desegiteaz galdetu diotenean.

"Orain dela denbora asko espero genuen", esan du kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Nafarroako Parlamentuan osoko saioa hasi baino lehen. Gainera, erantsi duenez, Nafarroako Gobernuak "beti defendatu du momentu hori ezin zela gehiago atzeratu".

Solanaren esanetan, ETAren desegitea "gizarte nafarrak aho batez eta duela denbora gehiegi egindako eskakizuna da", hortaz, "behin betiko eta betirako heltzea" espero du.

Era berean, ETAren armagabetzeak "izan zen momentuan behar zuen izan, aldebakarrekoa, erabatekoa eta behin betikoa", esan du eta ikusteko dago "iragarpen hau nola gauzatzen den".

Edonola ere, Nafarroako Gobernuak "beti eskatu dio ETAri aldebakarrekoa, erabatekoa eta behin betikoa" izan beha zuela amaierak.

Solana, azkenik, "lurralde honen normaltasunaren aldeko politikan" aurrerapausoak ematearen alde  agertu da, baina "asko falta" dela onartu du. Horren ildotik "garrantzitsua eta ezinbestekoa" da ETA "modu aldebakarrean eta behi betiko desegin eta desagertzea".

Albisteak (2)

Bideoak (1)