Itxi

ETA-REN AGIRIA: ERREAKZIOAK

Urkullu: 'Beste urrats bat da'

EITB.EUS

Leer en Castellano

Lehendakaria azken agiriaren zain dago euskal gizartearen aurrean 'balorazio sendoa' egiteko. Azken deklarazio horri begira, biktima guztiak modu berdinean tratatzea eskatu dio ETAri.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian ETAk eragindako minari buruzko adierazpena kaleratu du, eta erreakzio soka luzea eragin du.

Abanto-Zierbenan hedabideen aurrean egin duen agerraldi laburrean, ETAren azken adierazpena baloratu du Urkulluk. "Beste urrats bat" dela azpimarratu ostean, "ETAk behin betikoz eta aldebakartasunez bere amaiera iragartzen duenean" euskal gizartearen aurrean "balorazio sendoa" egingo duela aurreratu du.

Hala ere, ETAren amaieraren atarian "beste urrats bat" dela eta zentzu horretan hartu behar dela adierazi du. Dena den, amaiera iragarriko duen agiri horri begira, "biktima guztiak modu berdinean artatzea", bereizketarik gabe, eta "sortarazitako min bidegabea" aitortzea eskatu dio.

Halaber, amaitu du esanez gustatuko litzaiokeela ETAk bere amaierari buruzko berria "etikan oinarrituta" egitea.

Iñigo Urkulluk Ezkerraldeko Parke Teknologikoaren lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartu du eta, amaieran, galderarik gabeko adierazpen labur bat egin du kazetarien aurrean.

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)