Itxi

Erreakzioak

Covite, AVT eta ANVITEk ETAren agiria kritikatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Elkarte horien hitzetan, onartezina da ETAk biktimak errudun eta errugabeen artean banatzea. Halaber, bere historia "garbitzen saiatzea" egotzi diote, "ekintza armatua beste behin justifikatu nahian".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Covite Terrorismo Biktimen Taldeak onartezintzat hartu du ETAren agiria, biktimak errudun eta errugabeen artean banatzen dituelako, eta gatazkan harreman zuzena ez zutenei soilik barkamena eskatzen dielako.

Coviteren ustez, ETAk bere jokabidea justifikatzen du "inoiz izan ez den gatazka” baten inguruan eta taldeak eragindako hilketetan bere erantzukizuna galarazteko.

“Barkamen hautakorra egitea terrorismoaren biktimei eta gizarte osoari irain egitea da", esan du.

Bestalde, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartearen ustez, gaur jakinarazitako agirian, ETAk "beste behin justifikatzen du bere jarduera".

AVTren esanetan, ETAk historia "manipulatu" nahi du. "2011n su-etena iragarri zuenetik, ETAk prestatutako estrategiaren pauso bat gehiago da; Taldeak duen benetako erantzukizuna saihesteko eta bere proiektu totalitarioan indarkeriaren erabilera justifikatzeko", esan du.

"ETAk sortutako samina onartzen du baina ez du autokritikarik egiten, eta biktimak eta torturak jasotakoak parekatzen dituzte", gaineratu du.

ANVITE Nafarroako Terrorismoaren Biktimen elkarteak, berriz, agiria "ez du gogo handiz hartu, ezta sorpresaz ere", Taldeak "bere historia garbitu eta kontaketa berridatzi" nahi duelako.

"Ezer berri" ikusi dugu azken agirian, esan du Jose Ignacio Toca elkarteko bozeramileetako batek. "Hotz utzi gaitu", adierazi du.

"Erakundeen eta gobernuen mailan kokatu nahi dira, terrorista talde hutsak direnean", gaineratu du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)