Itxi

Memoria historikoa

Guda Zibilean fusilatutako 47 pertsona omendu dituzte Larragan

eitb.eus

Leer en Castellano

Ekitaldian fusilatutako emakumeak gogoratu dituzte bereziki: Maravillas Lamberto, esaterako. 14 urte zituela bortxatu zuten, eta ondoren, haren aitarekin batera fusilatu zuten.

Omenaldia Larragan. EiTB

Guda Zibilean fusilatutako 47 biktima omendu dituzte larunbat honetan Larragan, Nafarroan. Emakumeak gogoratu dituzte bereziki.

Maravillas Lamberto izan zen biktimetako bat. Hamalau urte zituela, 1936ko abuztuaren 15ean, bi guardia zibilek aita atxilotu eta Maravillas bortxatu egin zuten udaletxean. Ondoren, biak fusikatu egin zituzten zelai batera eramanda.

Omenaldian parte hartu duten pertsonak Maravillasen etxetik udaletxera arteko bidea egin dute, zanpantzarrak, gaita-jotzaileak eta txistulariak lagun zituztela. Udaletxearen aurrean egin dute ekitaldi nagusia. Dantzari talde batek garai hura gogoratu du, eta horietako batek Maravillasen papera egin du. Josefina haren ahizpa gaztea ere han izan da. Orduan zazpi urte zituen, eta, gaur egun, 90.