Itxi

ETA-ren amaiera

Nafarroako Gobernua ez da maiatzaren 4an Kanboko nazioarteko topaketan egongo

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

"Ez dakigu nolakoa izango den, zein eduki izango dituen edo nola aurkeztuko duten", eta, beraz, "antzezpenean parte hartu beharrean, aterako duten agiriaren azterketa sakona" egingo dute.

Maria Solana. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gaur jakinarazi duenez, Foru Gobernua ez da maiatzaren 4an Kanbon egingo den nazioarteko topaketan egongo.

"Gonbidatuta egon arren, topaketara ez joatea erabaki dugu, bere garaian armagabetze topaketa gertatu zenean parte hartu ez genuen bezala", esan du Solanak, gaia asteazkenezko ohiko Gobernu bileran jorratu ostean.

"Ez dakigu nolakoa izango den; zein eduki izango dituen edo nola aurkeztuko duten", eta beraz, "antzezpenean parte hartu beharrean", horretatik aterako den "agiriaren azterketa sakona" egingo dutela esan du. Ildo horretan, "ETAk behin betiko amaiera iragartzea espero dugu", gaineratu du.

Behin amaiera iragarrita, "ETAren bukaera prozesu horretan gizarte nafarrari laguntzea" da Nafarroako Gobernuaren asmoa, "horretarako eman beharreko pausuak emanez, egoera politikoa normalizatzen laguntzeko eta bakebidean aurrera egiteko", adierazi du.

Albisteak (3)