Presoak
Josetxo Arizkuren ETAko presoa Murtziako ospitale batera eraman dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EFE agentziaren arabera, bihotzeko arazo bategatik eraman dute erietxera. Preso iruindarra gaixotasun larriak dituzten presoen zerrendan dago.
Josetxo Arizkuren Ruiz ETAko presoa Murtziako Virgen de la Arrixaca ospitalera eraman dute arratsalde honetan, EFE agentziak iturri ofizialak aipatuta zabaldu duenez.
Iturri horien arabera, bihotzeko arazo bategatik eraman dute erietxera, 15:00ak aldera, eta litekeena da datozen egunetan ingresatuta egotea.
Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen artean dago Arizkuren. Etxeratek bere garaian azaldu zuenez, Iruñeko presoak kardiopatia iskemiko larria dauka.
Arizkuren Murtziako Campos de Rio espetxean ari da kartzela-zigorra betetzen.