ETA-ren amaiera
'ETAren garaipenaren argazkia biktimei lapurtu izana' egotzi dio Covitek PPri
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak Espainiako Gobernuari jakinarazi dionez, "ETAren amaiera hori ez da biktimek merezi dutena".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak "ETAren garaipenaren argazkia biktimei lapurtu izana" egotzi dio Espainiako Gobernuari. Ildo horretan, "ETAren mugimenduen aurrean" Rajoyren Gobernua "zirkinik ere egin gabe egon ez balitz emaitza bestelakoa" izango zela iragarri du.
"ETAk hutsean jarri nahi du hildakoen kontagailua" manifestua aurkeztu dute gaur, asteazkena, Donostian, hainbat intelektualek eta terrorismoaren biktimek babestuta. Argitu gabeko 358 hilketa argitzea eskatu dute, bai eta beldurrezko historia salatzea, "ETAren amaiera hori ez baita biktimek merezi dutena".
ETAk iragana manipulatu duela salatu du Ordoñezek, egindako mina justifikatzeko gezurra esanez.
Hori dela eta, diskurtsoa aldatu, presoei inongo omenaldirik ez egitea eta biktima guztiei barkamena ematea eskatu du.
Manifestuarekin bat eginez, Donostian izan dira, besteak beste, IRAren biktimak eta change.org webgunean ia 39.000 sinadura jaso ditu.