Kargatzen...
Itxi

ETA-ren amaiera

EAJ: 'Azkenean iritsi da ETAren amaiera'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Alderdiak 'oroitzapen oso berezia' izan du modu zuzenean ala ez zuzenean sei hamarkada hauetan ETAren jardueraren “bidegabeko kaltea” jasan duten pertsona guztientzat.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Azkenean iritsi da" ETAren desegitearen komunikatua, adierazi du EAJk. Halaber, 'oroitzapen oso berezia' izan du modu zuzenean ala ez zuzenean sei hamarkada hauetan ETAren jardueraren "bidegabeko kaltea" jasan duten pertsona guztientzat, baita haien senideentzat ere.

ETAk bere ibilbide politikoa bukatutzat jo eta egitura guztiak erabat desegin dituela iragarri ostean, EAJk adierazpen bat egin du sare sozialetan.

"Hainbat urtetan, gehiegitan, ETAri esan diogu euskal herritarrok beregandik espero genuen komunikatu bakarra aldebakarreko eta behin betiko desegite eraginkorra zela. Azken komunikatu hori, azkenean, iritsi da", nabarmendu du EAJk.

Ortuzar: 'Euskal gizarteak beruna kendu du hegaletatik aske hegan egiteko'

"Euskal gizarteak beruna kendu du hegaletatik aske hegan egiteko. Gaur iraganean jarri behar dugu begirada, inoiz errepikatu ez dadin. Gaur bakean bizi den Euskadiren etorkizuna begiratu nahi dugu", azpimarratu du Andoni Ortuzar EAJren EBBko buruak.

Bestalde, Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak "berri posibotzat" jo du ETAren komunikatua; 59 urtez bere jarduera izan den horretan "aldaketa erradikala" dela esan du.

Indarkeria bizi izan duten pertsona guztiak oroitu ditu, "sentimendu eta betebehar demokratikotik". "Izandako amorru guztia, eragindako kalte bidegabea, dena hor dago", azaldu du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)