Itxi

ETA-ren amaiera

Urkulluk eta Barkosek adierazpen bateratua egingo dute gaur

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Agintarien agerraldia 16:30ean izango da, Nafarroako Bertizeko Jaurerriaren Jauregian.

Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Uxue Barkos NAfarroako presidenteak adierazpen bateratua egingo dute ostiral honetan, ETAren behin betiko desagitea hizpide.

Agintarien agerraldia 16:30ean izango da, Nafarroako Bertizeko Jaurerriaren Jauregian.

Uxue Barkosek zuzentzen duen Nafarroako Gobernuak ohar bidez egin zuen bere lehen balorazioa ostegunean.

Hasteko, ETAk bere ibilbidea "aldebakarrez eta betirako" bukatutzat emanda, "gizarteak aspalditik eskatutakoa" betetzen dela azpimarratu zuen.

"Terrorismoak, indarkeriak eta minak markatutako gure historiako kapitulu iluna amaitu da", erantsi zuen.

Horrez gain, Foru Gobernuak uste du ETAk aukera galdu duela "autokritika" egiteko eta bere jarduerak eragindako "min bidegabea" aitortzeko.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak ETAren behin betiko amaierari buruzko lehen balorazioa egin zuen ostegunean, Bilboko Euskalduna Jauregian izan zuen ekitaldi batean.

Urkulluk ETAk eragindako biktimak izan zituen gogoan, aurrerantzean erronka nagusia "bizikidetza eta memoria" bermatzea izango dela esan zuen eta gaurkoa "egun garrantzitsua" dela azpimarratu zuen, "ETAk gehiago asaldatuko ez gaituelako".

"Gaurkoa etorkizunerako egun garrantzitsua da, ETA betirako desagertu delako. Lehenengo eta behin, biktimak guztiak gogoratu nahi ditut, inoiz izan behar ez ziren biktimak", adierazi zuen.

"Bizikidetzaren alde, memoriadun bizikidetzaren alde eta pertsona guztien eskubideak eta giza duintasuna oinarri izango dituen bizikidetzaren alde elkarlanean aritzeko unea da", gaineratu zuen.

Albisteak (5)

Informazio gehiago (1)