Itxi

Gerra zikina

'Naparra' berriz bilatuko du Auzitegi Nazionalak

eitb.eus

Joxe Migel Etxeberria 1980an ikusi zuten azken aldiz, Ziburun. Bahiketa Batallon Vasco Españolek aldarrikatu zuen. 2016an, Landetan burutu zuten bilaketa lanek ez zuten emaitzarik eman.

'Naparra' 1980tik dago desagertuta / EFE.

Joxe Migel Etxeberria, Naparra, berriz bilatzeko eginbideak irekitzea onartu du Auzitegi Nazionalak, sendiak esan duenez. 1980an desagertu zen, gerra zikinean.

Asteartean prentsaurrekoa emango dute Donostian Iñigo Iruin abokatuak, Eneko Etxeberria Naparraren anaia eta Iñaki Egaña Euskal Memoria fundazioaren presidentea, egoeraren berri emateko.

Komando Autonomoen ustezko kidea zen Naparra, eta 22 urte zituen desagertu zenean, 198ko ekainean. Azken aldiz Ziburun (Lapurdi) ikusi zuten.

2016ko urruan, auzia berriz ireki zuen Audientzia Nazionalak, familiak "gorpua dagoen toki zehatza"ren inguruko datuak eman zituenean, Landetan (Frantzia), jakiteko datu berriak eman zituenean.

Iñaki Errazkinek azaldu zuenez, Espainiako zerbitzu sekretuetako (CESID) kide ohi batek 'Naparra'ren gorpuaren kokalekuari buruzko informazioa eman zion eta baita "krokis zehatz" bat ere

NBEk "nahitaezko desagertze" kasua izendatu zuen, eta beraz, Naparraren kasua ez da preskribatzen.

Albisteak (3)