Itxi

KATALUNIA

Quim Torrak Kataluniako presidente kargua hartu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Puigdemontek erabilitako formula errepikatu du Torrak; 'Kataluniako herriari leialtasuna' adierazi dio, erregea eta Konstituzioa aipatu gabe. Espainiako Gobernuak ez du ordezkaririk bidali.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Quim Torrak Kataluniako Generalitateko presidente kargua hartu du gaur Generalitateko jauregian egin den gonbidaturik gabeko ekitaldi "soil" eta labur batean. Espainiako Gobernuak ez du ordezkaririk bidali ekitaldira.

Hiru minutu eskaseko iraupena izan du ekitaldiak eta Generalitateak ohar bidez jakinarazi duenez, "Kataluniako legediaren barruan" kokatu da. Hasteko, izendapen dekretua irakurri du Victor Cullell Kataluniako Gobernuko idazkariak eta, segidan, Torrak karguaren zina egin du Konstituzioa eta erregea aipatu gabe.

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea eta Quim Torraren hainbat senide bertan zirela egin du karguaren zina presidente berriak: "Generalitateko presidente karguaren betebeharrak leialki betetzea zin egiten du, Kataluniako herriarekiko leialtasunez", adierazi du atzean "senyera" bat zuela.

Kargua hartzeko erabili duen formulari dagokionez, berriz, Carles Puigdemontek 2016ko urtarrilean erabilitakoa errepikatu du presidente berriak, Kataluniako herriari leialtasun osoa adieraziz, Espainiako Konstituzioari eta erregeari erreferentziarik egin gabe.

Generalitateko jauregiko Verge de Montserrat aretoan egingo da ekitaldia, eta ez azken kargu-hartzeak egin diren San Jordi gelan.

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzarik gabe

Espainiako Gobernuak ez du Quim Torraren kargu-hartze ekitaldian parte hartu, izan ere, "Generalitatetik Gobernu Ordezkaritza inposatzen saiatu dira eta Rajoyk ez du onartu", Espainiako Gobernuko iturrien arabera.

Halaber, Rajoyren Gobernuaren ustez, "Generalitateak antolatutako ekitaldiaren ereduak berak erakundearen duintasuna degradatzen du".

Albisteak (3)

Bideoak (1)