Itxi

Katalunia

Kataluniako Gobernuaren egitura publikatu dute, baina ez kontseilarien izendapenak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kontseilaritzen eskumenak sortzeko, izendatzeko eta zehazteko dekretua Kataluniako Egunkari Ofizialean argitaratu dute gaur.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kataluniako Exekutibo berriaren kontseilaritzen eskumenak sortzeko, izendatzeko eta zehazteko dekretua publikatu du gaur Espainiako Gobernuak aldizkari ofizialean. Quim Torrak aukeratutako kontseilarien izendapena jasotzen duen dekretua, aldiz, ez dute argitaratu, Generalitateko presidenteak eskatu arren.

Hala, maiatzaren 19ko 1/2018 dekretua argitaratu dute Generalitateko Egunkari Ofizialean, Torrak larunbatean sinatu zituen bi dekretuetako lehena. Espainiako Gobernuaren iritziz, hori argitaratzeak ez dakar "bideragarritasun arazorik"; bai, ordea, kontseilarien izendapenei dagokien dekretua kaleratzeak.

Quim Torrak kartzelan dauden bi kontseilari (Jordi Turull eta Josep Rull) eta atzerrian dauden beste bi (Toni Comín eta Lluís Puig) hautatu ditu, eta Rajoyren Exekutiboak aukera hori blokeatu du, dekretu hori publikatu gabe utzita.

Horrez gain, Katalunian 155. artikuluak indarrean jarraituko duela iragarri dute Moncloatik, PPk PSOE eta Ciudadanos alderdietako buruzagiekin, Pedro Sanchezekin eta Albert Riverarekin, adostuta. Torraren izendapenak "probokazio larria" direla pentsatzen dutelako babestu dute biek Rajoyren ekimena.

Generalitateko presidenteak, bere aldetik, kontseilarien izendapenak jasotzen dituen dekretua argitaratzeko beharra azpimarratu zuen, Kataluniako Gobernua lanean hasteko, eta elkarrizketarako eskaintza egin zien Rajoyri eta Riverari, politika ez judizializatzeko.

Albisteak (4)

Bideoak (1)