Itxi

Gurtel auziaren epaia

Rajoyren aurka zentsura-mozioa aurkeztea aztertzen ari da PSOE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Pedro Sanchezek Alderdi Sozialistaren ezohiko zuzendaritza bilera deitu du ostiral honetan erabaki bat hartzeko.

Mariano Rajoyk eta Pedro Sanchezek Moncloan egindako bilera baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gurtel auziaren epaia ezagutu ondotik, Pedro Sanchez PSOEko buruzagia Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen kontra zentsura-mozioa aurkezteko aukera aztertzen ari dela zabaldu du EFE berri-agentziak.

Sanchezen alderdiko zenbait buruzagirekin bildu da arratsalde honetan Ferrazen eta bihar goizerako (11:00) ezohiko zuzendaritza bilera deitu du, zentsura-mozioa aurkeztu ala ez erabakitzeko.

Auzitegi Nazionalak Gurtel auziari buruzko lehen epaia eman du gaur goizean. 37 auzipetuetako 29ri kartzela-zigor handiak ezarri dizkie eta Alderdi Popularra ustelkeriagatik zigortu du.

Albisteak (3)