Gurtel auziaren apaia
Ciudadanosek hauteskundeak eskatu dizkio Rajoyri, edota zentzura-mozioa aurkeztuko du
Agentziak | Erredakzioa
Halaber, PSOEri zentsura-mozioa kentzeko eskatu dio, eta Ciudadanos izango dela aurkezten duena esan du Rajoyk hauteskundeak deitu ezean.
Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkari nagusiak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuari datozen asteetan hauteskunde orokorrak deitzea eskatu dio, eta, hala izan ezean, "zentsura-mozio instrumentala" bultzatuko duela ohartarazi du, "hauteskundeak deitzeko bakarrik".
PSOEk aurkeztutako zentsura-mozioari buruz, Villegasek esan du "separatisten eta popularren babesarekin" aurkeztutako mozioaren aurka egingo duela. Beraz, Pedro Sanchez PSOEko buruari mozioa kentzeko eskatu dio, eta Ciudadanos izango dela aurkezten duena esan du Rajoyk hauteskundeak deitu ezean.
"PSOEren mozio horretan ez da Ciudadanos izango", nabarmendu du Villegasek. Halaber, "Rajoy jaunaren ustelkeriak" eragindako krisiaren irtenbidea "ez dira ez presak ezta Sanchez jaunaren oportunismoa ere", esan du.
"Irtenbidea ez da Rajoy jauna Moncloatik ateratzea Sanchez jauna sartzeko", adierazi du Villegasek. Rajoyk " espainiarrei ahotsa ematen ez badie" zentsura-mozio instrumentala aurkeztuko dutela gaineratu du, "hauteskundeak deitzeko soilik".
Villegasek adierazpen horiek egin ditu Valentzian, bertako Batzorde Autonomikora joan ostean. Astelehenean, maiatzaren 28an, Ciudadanosen Batzorde Nazionalak proposamen horiek aztertuko dituela azaldu du, "irtenbide demokratiko bat emateko, espainiarrei ahotsa ematea ahalbidetzen duena".