Itxi

PSE-EE

Zentsura-mozioarekin 'kartak mahai gainean' jarri dituztela dio Idoia Mendiak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, 'herrialde osoaren duintasuna berreskuratzeaz gain, eskubide sozialak defendatu nahi dituzte marko konstituzionalaren baitan'.

Idoia Mendia, secretaria general del PSE-EE. EiTB

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak gaur baieztatu duenez, zentsura-mozioa aurkeztuta "kartak mahai gainean jarri dituzte". Horrez gain, alderdi politikoek datozen egunotan haien jarrera adieraztea espero dutela esan du.

Mendia Basaurin izan da gaur, Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiarekin, Mikel Torresekin, Gaztela eta Leongo Euskadiko zentroek ospatzen duten aste kulturalaren ekitaldietan. Ostiralean Pedro Sanchezek aurkeztutako zentsura-mozioaz hitz egin du.

Buruzagi sozialistaren esanetan, Sanchezek "oso garbi" esan du zergatik aurkeztu duten zentsura-mozioa. Besteak beste, "herrialdearen duintasuna berreskuratzeko eta marko konstituzionalaren baitan eskubide sozialak defendatzeko" egin dutela azaldu du.

"Kartak mahai gainean daudela" esan du Mendiak; horrenbestez, estatuko alderdi politiko guztiek "badakite zein den PSOEk zentsura-mozio honekin duen asmoa". "Datozen egunotan jarrera argitzen joan daitezen espero dut, baina PSOEk alderdi politiko guztiekin hitz egingo du", gaineratu du.

Albisteak (5)