Presoak
Asier Oiartzabal presoa Lannemezaneko espetxera eraman dute
EITB.EUS
Gauzak horrela, 14 dira jada Frantziako Gobernuak Lannemezan eta Mont de Marsaneko kartzeletara hurbildu dituen euskal presoak.
Asier Oiartzabal preso andoaindarra Saint Maurreko kartzelatik Lannemezaneko espetxera eraman dute gaur, naiz.eus agerkari digitalak jakinarazi duenez.
Oiartzabal 2001eko irailaren 23an atxilotu zuten Akizen eta 30 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Ia 17 urte daramatza preso Frantzian.
Oiartzabal Saint Maurreko espetxean (680 km) geratzen zen azken euskal presoa da.
Gauzak horrela, 14 dira jada Frantziako Gobernuak Lannemezan eta Mont de Marsaneko kartzeletara hurbildu dituen euskal presoak.
Lannemezan Euskal Herritik 230 bat kilometrora dago; eta Mont de Marsan, 330 kilometrora.