Itxi

Pedro Sanchezen Gobernua

Teresa Riberak baiezkoa eman du Energia Trantsizio eta Ingurumen ministroa izateko

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Ministerio berri handi honek Ingurumen, Energia eta Klima Aldaketaren esparruak kudeatuko ditu. Ekologisten erakunde nagusiek begi onez ikusi dute berria.

Ribera, Berlinen. Argazkia: <a href='https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=12068582' target='_blank' title='Stephan Röhl '>Stephan Röhl </a>

Teresa Ribera Ingurumen eta Klima Aldaketaren Estatu idazkari ohiak baiezkoa eman dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak egindako proposamenari eta, hala, Energia, Ingurumen eta Klima Aldaketaren Ministerioaren gidaritza hartuko du, PSOEren zuzendaritzatik Europa Pressi adierazi diotenez.

Ministerio berri handi honek Ingurumen, Energia eta Klima Aldaketaren esparruak bilduko ditu. Oraindik zehazteke dago ministerioaren behin betiko izena eta, aipatutako iturrien arabera, bi aukera daude: Ekologia Trantsizioa edo Energia Trantsizioa eta Ingurumena.

Teresa Ribera Klima Aldaketaren Bulego Espainiarraren zuzendaria izan zen 2004tik 2008ra, eta, ondoren, Ingurumen eta Klima Aldaketaren Estatu idazkari izendatu zuten, 2008tik 2011ra.

Gaur egun, Ribera Garapen Jasangarri eta Nazioarteko Harremanen Institutuko zuzendaria da, Parisen, 2014tik. Ezagutza zabala du nazioarteko harremanetan, klima aldaketa eta ingurumenaren esparruan.

Ekologisten erakunde nagusiek, besteak beste, Ekologistak Martxan, WWF eta SEO/BirdLife GKEek txalotu egin dute ministerioa gidatzeko proposamena.

 

Albisteak (4)