Itxi

GOBERNU BERRIAREN OSAKETA

Jose Luis Abalos izango da Pedro Sanchezen Gobernuko Sustapen ministro berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Aldi berean, PSOEko Antolakuntza idazkari izaten jarraituko du 58 urteko politikari valentziarrak.

Jose Luis Abalos. Argazkia: EFE

Jose Luis Abalos PSOEko Antolakuntza idazkaria izango da Pedro Sanchezen Gobernuko Sustapen ministro berria, Alderdi Sozialistako iturriek baieztatu dutenez.

Azken orduetan Pedro Sanchezen Gobernu berriko kide batzuen izenak baieztatu dira. Carmen Calvo presidenteordea eta Berdintasun ministroa izango da, Josep Borrell, Atzerri ministroa; Teresa Ribera, Energia Trantsizio eta Ingurumen ministroa eta Maria Jesus Montero, Ogasun ministroa.

Adriana Lastra PSOEko idazkariorde nagusia ez da Gobernu berriko kide izango, baina Alderdi Sozialistak Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea izango da.

 

Albisteak (5)