Itxi

Pedro Sanchezen Gobernua

Magdalena Valerio, Lan ministroa

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Zuzenbidean lizentziaduna eta gizarte segurantzako funtzionarioa, diputatua, Guadalajarako zinegotzia eta Gaztela-Mantxako kontseilaria izan da.

Carmen Monton. Argazkia: EFE

Magdalena Valerio Pedro Sanchezen Gobernuko Lan ministroa izango da, iturri sozialistek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Valerio 1959an jaio zen Torremochan (Caceres). Zuzenbidean lizentziaduna eta gizarte segurantzako funtzionarioa, diputatua, Guadalajarako zinegotzia eta Gaztela-Mantxako kontseilaria izan da; egun, Guadalajarako Sustapen Saileko lurralde idazkaria da.

Valeriok enplegu gaiak zuzenduko ditu, ministerioren izena oraindik osorik ezagutzera eman ez duten arren. Hala ere, krisiaren aurretiko garaietara itzultzeko ardura izango du, baita pentsiodunen arazoa ere.

2011ko hauteskundeetan eserleku bat lortu zuen Kongresuan eta Batzorde Iraunkorreko kidea, Bozeramaileen Batzordeko eta Toledoko Itunaren (2012-2014) Batzordeko bozeramailearen ondoko  izan da.

Albisteak (5)