Itxi

EKAINAK 10

Gure Esku Dagok kilometro solidario bat eskainiko die Altsasuko gazteei giza katean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko kilometroa 193.a izango da, Zigoitian.

ETBk grabatutako bideotik ateratako pantaila-irudia.

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak elkartasun kilometroa eskainiko die ekainaren 10erako deitu duen giza katean Altsasuko gazteei. 193. kilometroa izango da, Zigoitian, Gasteiz ondoan. Ez da kilometro solidario bakarra izango, izan ere, 122. kilometroa "Kataluniako herriari, preso politikoei eta erbesteratuei" babesa adierazteko izango da.

Donostiatik abiatu, Bilbotik pasa eta Gasteizen amaituko den giza kateak 201,9 kilometroko ibilbidea izango du.

Gure Esku Dagok eta Altsasuko gazteen senideek salatu dutenez, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik zortzi gazteri ezarritako 2 eta 13 urte bitarteko zigorrak "guztiz neurrigabeak" dira.  Are gehiago, "erabaki politiko" baten ondorio direla uste dute.

Nafarroako Justizia Jauregiaren atarian eskainitako prentsaurrekoan, Aitor Urrutia Gure Esku Dagoko kideak eta Isabel Pozuetako Altsasuko gazteetako baten senideak ohar bat irakurri dute, euskaraz eta gazteleraz.

Pozuetaren esanetan, "eskubide zibil eta politikoak jomugan dauden honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da demokraziaren eta askatasunaren aldeko herritarren sarea aktibatzea eta eraikitzea".

Bestalde, ekainaren 16an Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Albisteak (4)