Itxi

INEren datuak

Etxebizitza libreak % 2,2 merkatu ziren uztaila eta iraila artean

Erredakzioa

Etxebizitza berrien prezioak % 2,6 egin du behera, eta bigarren eskukoarenak % 1,8.

Etxebizitza librearen prezioa % 2,2 merkatu da hirugarren hiruhilekoan iazko epe bereko datuak alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur jakinarazi duenez.

Etxebizitza berriek ere egin dute gora, azken hilabeteetan baino puntu bat gehiago. Izan ere, bigarren hiruhilekoan % 1,7 merkatu dira, eta % 2,6 hirugarrenean.

Bigarren eskuko etxebizitzak, berriz, % 1,8 merkatu dira, eta % 0 aurreko hiruhilekoan.