Kargatzen...
Itxi

ELKARRIZKETA

Isabel Celaa: 'Kataluniarekin elkarrizketa abiatzea premiazkoa da'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Espainiako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza ministro ere badenak azpimarratu duenez, segur aski bi gobernuen arteko bilera 'uda aurretik' egingo da.

17 ministroak Pedro Sanchez Gobernu presidentearekin. Argazkia: EFE

Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza ministro ere badenak gaur adierazi duenez, Kataluniako auzian "presazkoa" da Pedro Sanchezen Gobernuaren eta Quim Torra Generalitateko presidentearen arteko elkarrizketa abiatzea.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan azpimarratu duenez, "lurralde integritatea" da PSOEren Gobernu berriaren "lehen" kezketako bat, eta "Konstituzioa esku batean" duela eta "etenik gabeko elkarrizketa bestean" duela ekingo dio lan horri.

Celaaren esanetan, Sanchezen Gobernua "segur aski uda aurretik" elkartuko da Torra Generalitateko presidentearekin, autonomia erkidegoetako ordezkariekin egitekoa den bilera-sortaren baitan.

Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioak aurrera egiteko bost diputatu jeltzaleen babesa "garrantzitsua" izan zela gogoan hartuko du Gobernu berriak, Celaaren arabera.

 

 

 

Albisteak (4)