Itxi

Memoria historikoa

'Sanferminak 78 Gogoan' ekimenak salaketa jarriko du Europako Parlamentuan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Egiaren Batzordeak egindako txostena ezagutu ostean hartu du erabakia. Horren arabera, gertaeretatik zerbait argi geratu baldin bada 'zigorgabetasuna izan da'.

Prentsaurrekoaren irudia. EiTB

"Sanferminak 78 Gogoan” herritarren ekimenak larunbat honetan iragarri duenez, salaketa jarriko du ekainaren amaieran Europako Parlamentuko Eskaera Batzordearen aurrean.

Egiaren Batzordeak egindako txostena ezagutu ostean hartu du erabakia. Horren arabera, 78ko sanferminetako gertaeretatik zerbait argi geratu baldin bada "zigorgabetasuna izan da", nabarmendu du Josu Chueca batzordeko kideak prentsaurrekoan.

Hori dela eta, esan du, "dokumentuen desklasifikazioa eta artxiboko materialerako sarbideak erabakigarri izaten jarraitzen dute duela 40 urtet gertatutako kasua argitzeko". Halere, lortzeko "zailtasunak" izaten ari dira, beraz, Europako instantzietara jotzea erabaki dute, "bertan hitz egin dezaten, eta memoria historikoari buruz gertatzen ari dena ezagutzera eman dadin".

Horren harira, Xabier Benito Elkarrekin Podemoseko europarlamentari eta Europako Parlamentuko Memoria Taldeko kideak esan duenez, gertaera haien dokumentuen desklasifikazioa "guztioi zor zaigu, demokrazia eta bizikidetza ezin direlako mantendu behartutako ahanzturan".

Bestalde, Izakun Bilbao (EAJ) europarlamentariak eta Memoria Taldeko kideak deitoratu du memoria historikoa Espainian konpondutzat emanda dagoen ideia izatea, "hala ez denean". "Oraindik biktima asko daude, 78ko sanferminetakoak barne, justizia, egia eta ordaina eskatzen".

Albisteak (3)