Itxi

MEMORIA HISTORIKOA

1936ko kolpe militarreko bi biktimaren gorpuak atera dituzte hobitik Artazun

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bi gorpuak 2016an Artazu herriak ipinitako monolitoaren inguruan zeuden lurperatuta.

Bi gorpuak 2016an Artazu herriak ipinitako monolitoaren inguruan zeuden lurperatuta.

Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez, 1936ko kolpe militarreko bi biktimaren gorpuak hobitik atera dituzte Artazu herrian.

Bi gorpuak 2016an Artazu herriak ipinitako monolitoaren inguruan zeuden lurperatuta. Orain arte 68 gorpu errekuperatu dituzte, Foru Exekutiboak legegintzaldi honetan martxan jarritako planaren bidez. Guztira, 16 gorpu atera dituzte hobietatik eta 20 prosprekzio egin dituztela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.

Kasu honetan, ez dute bi biktima horien jatorriaren berri. Dena den, hainbat testigantzaren arabera, 1936ko irailaren amaieran hil zituztela dirudi.

Aranzadi Zientzia Elkarteko langileek atera zituzten hobitik igandean, Nafarroako Exekutiboak erakunde horrekin duen hitzarmenaren baitan.