Itxi

Pedro Sanchezen Gobernua

Jesus Loza, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari berria

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza ordezkari eta Gizarte Gaietarako sailburuorde izandakoak Javier De Andres ordezkatuko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Javier De Andres 'popularra'ren lekua hartuko du aurki Jesus Loza sozialistak. Bera izendatuko baitu Pedro Sanchezen Gobernuak Euskadiko ordezkari berria, Alderdi Sozialistaren iturriek jakinarazi dutenez.

Gasteizen jaioa 1952an eta medikua ogibidez, Txagorritxu Ospitaleko zuzendari izan zen 1984 eta 1987 urteen artean.

Biktimekin lotura handia izan du, Patxi Lopezen Gobernuan Bizikidetza ordezkari izan baitzen, eta gaur egun Gogora Institutuaren Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Fernando Buesa Fundazioaren presidenteorde izandakoa da Loza, gaur egun patronatuko kidea da.

Horrez gain, hainbat kargu politiko izan ditu. Hala nola, Gizarte Gaietarako sailburuorde, PSE-EEko legebiltzarkide, Arabako Gizarte Ongizateko foru diputatu eta Gasteizko zinegotzia ere izan da.

Ministroen Kontseiluak onartzen duenean egingo da ofizial izendapena.

Loza: "Umiltasunez hartuko dut kargua"

Hainbat agentziari egindako adierazpenetan, "pozik" eta "sorpresarekin" mintzatu da Loza. Adierazi duenez, kargua "umiltasunez" hartuko du, "elkarrizketa" ardatz duela.

"Ohorea, erantzukizuna eta sorpresa da niretzat", esan du. Ibilbide politiko luzea izan arren, duela bost urte utzi zuen Txagorritxuko ospitalean mediku gisa berriro aritzeko.

Lozaren arabera, "erronka berria da, erantzukizuna, eta umiltasunez hartuko dut kargua".

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)