Itxi

PP

Rajoyk utzi egin du Kongresuan zuen eserlekua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Espainiako Gobernuko presidente ohia ondasun erregistratzaile izango da berriro.

Mariano Rajoy. Foto: EFE

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente ohi eta PPko buruak uko egin dio Diputatuen Kongresuan zuen eserlekuari, zentsura-mozioa galdu eta bi astera.

PPk azaldu duenez, agintari ohia ondasunen erregistratzaile lanera itzuliko da. Dena dela, presidente ohi guztiek bezala, Estatu Kontseiluan sartzeko aukera du, eta horrek babes judiziala emango lioke.

Ekainaren 5ean, Rajoyk iragarri zuen PPko buruzagitza ere utziko duela, eta ezohiko batzarra deitu zuen uztailaren 20 eta 21erako, ondorengoa hautatzeko.

Albisteak (2)