Itxi

Kartzela-politika

Gaixo dauden presoak eta 70etik gorakoak hurbilduko ditu lehenik Espainiako Gobernuak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Halere, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak nabarmendu du presoak kartzelaz aldatzea Espetxe Instituzioaren menpe dagoela eta "lan tekniko handia" eskatzen duela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETAko presoak Euskal Herrira edo haien familiak bizi diren lekuetara hurreratzeko prozesua gaixoak eta 70 urte baino gehiago dituztenak hurbilduta hasiko da, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez.

Ostegunean eta ostiralean immigrazioari buruz Europako Kontseilua egingo da, eta bertan jorratuko dituzten gaien inguruko eztabaidan parte hartu du Sanchezek. Bilkuratik atera ostean, nabarmendu du presoak kartzelaz aldatzea Espetxe Instituzioaren menpe dagoela eta "lan tekniko handia" eskatzen duela.

Osoko bilkuran egin duen hitzaldian, Espainiako Gobernuko buruak Kongresuaren "babesa" eskatu du, Euskal Herrian kartzela-politika aldatzeko eta ETAko presoak Euskadira gerturatzeko; hori "terrorismoaren biktimekin enpatikoak izanda" egingo duela azaldu du.

"ETA demokraziak garaitu zuen, eta, ondorioz, Gobernu bezala planteatu behar duguna, hori da gure erantzunkizuna eta horretarako eskatzen dut Ganberaren babesa, kartzela-politika berrikustea eta errealitate berrira egokitzea da, enpatikoak izanda, noski, terrorismoaren biktimekin", adierazi du.

Sanchezek hala erantzun dio Rafael Hernando PPko bozeramaileari. Azken honek Iñigo Urkullu lehendakariarekin ETAko presoak gerturatzea leporatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari, presidentetzara eraman duen zentsura-mozioa babestearen truke.


Albisteak (3)

Bideoak (1)