Itxi

Bi egun

Urkullu Galesera joango da datorren astean, atzerrira egiten duen seigarren bidaian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bi eguneko bidaia (uztailak 11 eta 12) izango da, eta kutsu ekonomikoa eta instituzionala izango du.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: EiTB

Iñigo Urkullu lehendakariak bi eguneko bidaia egingo du datorren astean, Galesen. Atzerrira egingo duen seigarren bidaia da, Erroma (Italia), Auschwitz (Polonia), Brusela (Belgika), Bogota (Kolonbia) eta Quebec (Kanada) bisitatu ondoren.

Euskadin lanean ari diren kontsulak Gasteizko Ajuria Enea jauregian hartu ditu gaur lehendakariak. Ekitaldian bidaiaren berri eman du Urkulluk. Bidaia Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze estrategian kokatu du agintariak.

Bi eguneko bidaia (uztailak 11 eta 12) izango da, eta kutsu ekonomikoa eta instituzionala izango du, EAEko Exekutiboaren iturriek aurreratu dutenez.

Albisteak (3)