Itxi

MIGRAZIOA

Migratzaileei erantzun humanitario emateko konpromisoa berretsi du Urkulluk

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Arratsaldean euskal erakundeek bilera egingo dute Europara bidean azken asteetan iritsi diren migratzaileei eman beharreko erantzuna optimizatzeko.

Iñigo Urkullu Jesuiten Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen Munduko Batzarraren inaugurazioan. EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak euskal erakundeen "solidaritatea konpromisoa" berretsi du Euskadira iristen diren migratzaile eta errefuxiatuei eman beharreko erantzun humanitarioa optimizatzeko.

Igandean hasi eta ostegunera bitartean, Jesuiten Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen Munduko Batzarra egingo dute Bilbon, Deustuko unibertsitatean, eta inaugurazio ekitaldian izan da lehendakaria. Datozen egunetan, mundu osoko 200 jesuiten unibertsitate inguru elkartuko dira Bizkaiko hiriburuan.

Lehendakariak azaldu duenez, euskal erakundek bilera egingo dute arratsalde honetan, Europara bidean azken asteetan Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) iritsi diren migratzailei eman beharreko "erantzun humanitarioa optimizatzeko".

Urkulluk euskal erakundeen konpromiso "argia eta integrala" berretsi du, epe laburrean sortutako aurreikusi gabeko egoerei erantzuna emateko. Aurreratu duenez, epe ertainean, "hausnarketa estrategiko bat planteatuko da erronka bikoitzari aurre egiteko: migrazioa eta demokrazia".

Bestalde, "indarkeriaren eta terrorismoaren tunel ilunetik irteteko" EAEn egindako ahalegina azpimarratu du Urkulluk. "Gure egitekoa Euskadin bakearen kultura indartzeko elkarrekin lan egiten jarraitzea da, giza eskubideekiko errespetuan eta pluralismoan oinarritutako elkarbizitza finkatzea, eta elkarrekin eta bakean bizitzeko determinazioa balio partekatuen mailara igotzea".

Albisteak (4)