Itxi

Heriotza

'Sakona da Setienek gure herrian utzitako arrastoa', esan du Olanok

eitb.eus

Leer en Castellano

Ahaldun nagusiaren esanetan, "sakona eta aberatsa izan da euskal gizarteari elizgizon gisa egin dion ekarpena".

Olano, EiTBren bideo batetik hartutako artxiboko irudian

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak "atsekabea eta samina" azaldu ditu gaur, asteartea, Jose Maria Setien Alberro (Hernani, 1928) Donostiako elizbarrutiko gotzain emerituaren heriotzaren berri izan ostean.

Hedabideei zabaldutako ohar baten bidez Olanok adierazi duenez, "lehen mailako erreferente etiko eta intelektual bat joan zaigu. Sakona eta aberatsa izan da euskal gizarteari elizgizon gisa egin dion ekarpena eta sakona da gure herrian utzitako arrastoa". Gainera, goraipatu egin du Setienek “bizikidetzaren eta gizarte justuago baten alde egindako lan nekaezina. Lider sozial eta espiritual bat joan zaigu”.

Ahaldun nagusi gipuzkoarrak doluminak agertu dizkie Setienen senitarteko eta lagunei, baita Gipuzkoako Elizari ere. "Bere bizitzako jardunean, Gipuzkoa eta Euskadiko herriak bizitako kezka, arazo eta errealitateari erreparatu zien eta, gizartearen parte den Eliza baten ordezkari nagusi gisa, honen zauri eta saminekiko gertutasuna erakutsi zuen bizi guztian zehar. Arazo horien aurrean bere lana, ahalmena, gogoeta eta ekintza bideratuz, gainera", gogoan hartu du Olanok.

Albisteak (2)