'Altsasu auzia'
Altsasuko gazteak aske uztea eskatu dute Iruñean
Agentziak | Erredakzioa
Fiskaltzak 'terrorismoaren agertokira' eramateko 'asmo garbia' duela adierazi dute gazteen gurasoek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Fiskaltzak "terrorismoaren agertokira" eramateko "asmo garbia" duela adierazi dute Altsasuko gazteen gurasoek, Iruñean larunbat honetan egin duten elkarretaratzean.
"Hori hor dagoen zerbait da, eta beldur ikaragarria ematen digu", adierazi du Bel Pozueta gazteetako baten amak, familien ordezkari bezala. Halaber, "mendeku eta mina sortzeko nahia" dagoela salatu du.
Auzitegi Nazionaleko lehen sekzioak 2 eta 13 urte arteko kartzela-zigorrak ezarri zizkien zortzi gazteei, bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea egotzita, Altsasun, 2016an. Halere, ez zuen jardueran Fiskaltzak ikusitako izaera terroristarik ikusi.
Pozuetak bere kezka azaldu du, sanferminetako jaietan etenaldi bat eginda Gaztelu plazan elkartu diren pertsonekin. Sare sozialetatik egin zuten deialdia, beraz, bultzatzaileak pozik agertu dira izandako erantzunarekin. 2.000 pertsona baina gehiago izan direla esan dute. Udaltzaingoak ez du horri buruzko daturik eman.
Pankarta bat izan da ekitaldiaren buru, bertan aske uztea eskatu dute, eta kartzelan 20 hilabete, 608 egun, daramatzatela gogorarazi dute. Gazteen argazkiak erakutsi dituzte, eta tamaina handiko letrak jarri, justizia hitza osatuz. Aske uzteko oihuak etengabe entzun dira.
Cuando se cumplen 20 meses desde las primeras detenciones hemos vuelto a #Sanfermines2018 para exigir #justicia y la vuelta de nuestros hijos a casa. La desproporción jurídica ya es insostenible.Etxean nahi zaituztegu!ESKERRIK ASKO bihotzez! #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/ZSiGOfqh60
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 14 de julio de 2018
Pozuetak azaldu duenez, elkarretaratze honen helburua euren seme-alabak aske uztea da, "proportzionaltasunaz aritzea etengabekoa delako". Horren harira, horietako hiruk dagoeneko urtebete eta zortzi hilabete daramatzatela kartzelan esan du, "bidegabeko kautelazko neurriekin", eta duela hilabetetik beste lau antzeko egoeratan daudela gaineratu du.
Oraindik jarraitzen duen prozesuari dagokionez, Fiskaltzak "terrorismoaren agertokira" eraman nahi dituela esan du, "Gorenak proportzionaltasunera eraman ezin dezan", haren hizetan", "burugabekeria bat delako tabernako borroka bat terrorismotzat jotzea".
"Hor nahia ikusten dugu, ez justizia lortzekoa, baizik eta politikoa", azpimarratu du Pozuetak. Halaber, adierazi du legea kontuan izanda duela denbora askotik eraman behar izan zituztela Iruñeko kartzelara, eta eskaera hori "askatasunerantz igarotzea" dela zehaztu du, "kalean egon behar dutelako".