Itxi

Inteligentzia

Corinnarekiko jarduera azalduko du Sanz Roldan CNIren zuzendariak Kongresuan

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Corinna zu Sayn-Wittgensteinen elkarrizketa batean esan zuenaren arabera, errege emerituak banku kontuak dauzka Suitzan. 2013an ere izan zen Roldan Kongresuan, gai beragatik.

Felix Sanz Roldan, artxiboko argazki batean. Argazkia: <a href='https://flickr.com/photos/49865954@N04' target='_blank' title='Security & Defence Agenda'>Security & Defence Agenda</a>

Felix Sanz Roldan Inteligentzia Zentro Nazionalaren zuzendariak (CNI) Erreserbatutako Gastuei buruzko Batzordean egingo du agerraldia, Kongresuan, berak hala eskatuta, Corinna zu Sayn-Wittgensteinekiko jarduera azaltzeko.

Gobernu espainiarretik adierazi dutenez, hainbat hedabidek plazaratutako informazioaren ondotik etorri da San Roldanen agerraldia. Zabaldutako albisteen arabera, Corinna zu Sayn-Wittgenstein Juan Carlos erregearen lagunak esaten duenagatik ulertzen da errege emerituak banku kontuak dituela Suitzan eta bera erabili izan duela izen-mailegatzaile moduan.

Albisteak aireratu ostean, zenbait politikarik, esaterako Alberto Garzo IUren buruak, CNIren arduradunaren agerraldia eskatu zuen, gai horrekin lotuta azalpenak emateko.

Sanz Roldanen eskakizunaren ostean, Kongresuak data zehaztu beharko du, Erreserbatutako Gastuen Batzordea biltzeko, alegia, Kongresua sekretu ofizialen gainean informatzen den esparrua.

Batzordean, Kongresuko taldeko bozeramaleak egoten dira, ateak itxita egin ohi da, eta CNI kontrolpean izateko legeak ezartzen duen bideetako bat da.

2013ko martxoak 19an Sanz Roldanek agerraldia egin zuen Kongresuan, gain beraren inguruan, eta CNIaren eta Corinnaren arteko inolako harremanik egotea ukatu zuen.

Albisteak (2)