Auzitegi nazionala
Villarejo komisario ohia deklaratzera deitu dute, Corinnaren grabazioak direla eta
agentziak | erredakzioa
Epaileak pieza berri bati buruz galdekatuko du, Corinnak grabazioetan adierazi ostean errege emerituak banku-kontuak dituela Suitzan.
Diego de Egea Auzitegi Nazionaleko epaileak Jose Manuel Villarejo komisario ohia deklaratzera deitu du datorren ostegunerako, uztailak 26, Enrique Garcia Castaño haren kolaboratzaileari buruz eta auzia dela eta agertutako informazio berriari buruz galdekatzeko. Villarejo aurreko abendutik dago espetxean, Tandem auziagatik.
Iturri judizialek Eferi adierazi diotenez, Villarejo Auzitegi Nazionalera eramango dute egun horretan, Garcia Castañori buruz -aurreko astean atxilotu zuten, eta ondoren aske utzi- eta pieza berri bati buruz galdekatzeko, 5. zenbakiari buruz hain zuzen. De Egeak aste honetan bertan abiarazi du auzia, agenteek topatutako informazioak ofizioko txosten batean oinarrituta.
Deialdia ofizioko epaileak egin du (aldeek eskatu barik), Juan Carlos errege emerituak Suitzan banku-kontuak dituela Corinna zu Sayn-Wittgensteinek grabazioetan adierazi ostean.