Itxi

PP-ren Kongresua

Rajoy, bere agurrean: 'Pausoa alde batera egin, baina ez dut ospa egingo'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

“Leiala” izango dela argi utzi nahi izan du Rajoyk. Zentzu horretan, “leial izatea zer den badakidala guztiek dakizue”, azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Buruzagi bezala alde egiten duela, baina hori alderdia utziko duenik esan nahi ez duela ziurtatu du gaur Mariano Rajoy PPko presidenteak bere agurrean. “Pausoa alde batera egin, baina ez dut ospa egingo”, adierazi du. Bere adierazpenak “ongi” ulertzea espero duela erantsi du.

Azken hitzaldian “leiala” izango dela, noski, argi utzi nahi izan du Rajoyk. Zentzu horretan, “leial izatea zer den badakidala guztiek dakizue”, azpimarratu du. Jose Maria Aznarrek Rajoyren kudeaketari egindako kritikak aurpegiratu dizkio alderdiak presidente ohiari azken egunetan.

Alderditik joateko asmorik ez duela azaldu du Rajoyk, “bizitzaren erdia baino gehiago” bertan egin duelako. Horregatik, “fokuetatik urrun eta politikaren lehen lerrotik at” PPri ekarpena egiten jarraituko du.

 

"Lasai noa, espainiarrek Gobernutik kendu ez gaituztelako, ezta alderdikideek ere"

 

Nabarmen hunkituta, PP 14 urtez zuzentzea “pribilegio” bat izan dela esan du Rajoyk, bere bizitzako urterik “onenak”, baina “horietako batzuk erosoagoak” izan zitezkeela onartu du. “Lasai noa, espainiarrek Gobernutik kendu ez gaituztelako, ezta alderdikideek ere”, nabarmendu du.

Gainera, Kataluniako gatazkan egindako kudeaketa defendatzeko aprobetxatu du Rajoyk bere azken hitzaldia. Nahiz eta “erraza” ez izan, “aurrekaririk gabeko” egoera bati aurre egin behar ziolako, orain “arduradunak auzitegien aurrean edo ihes eginda daude”, gogorarazi duenez.

Espresuki aipatu barik, Kataluniako gatazka kudeatzea “oso erraza” zela aditzera eman dutenak gogor kritikatu ditu buruzagiak. Rajoyren hitzetan, “Bazekiten zer egin behar zen, guk egin ondoren batez ere”, adierazi du.

Albisteak (5)

Bideoak (1)