Bilera larunbatean
Presoak 'birgizarteratzeko plan' bat garatu nahi dute Foro Sozialak eta EPPKk
Agentziak | Erredakzioa
Bilera egin dute Alboloteko espetxean, Granadan. Bi aldeak aurten biltzen diren hirugarren aldia da. Foro Sozialak, Sarek eta Etxeratek prentsaurrekoa emango dute asteartean, Bilbon.
Presoak “birgizarteratzeko egitasmo bat garatzearen” aldeko apustua egin dute Foro Sozialeko eta EPPK presoen kolektiboko ordezkariek. Larunbatean bildu ziren.
Agus Hernan Foro Sozialeko bozeramaileak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, bilera Alboloteko espetxean (Granadan) egin dute. Bi aldeak aurten biltzen diren hirugarren aldia da. Hernan berak, Jon Olarrak eta Ainhoa Mujikak (EPPK) parte hartu dute batzarrean.
“Preso guztientzako birgizarteratze plan bat garatzeko beharraz eta aukera leihoaz mintzatu gara”, adierazi du.
Zentzu horretan, “zehazten ari den bide-orriari presoek ekarpena egin nahi diote”, azaldu du Hernanek. Foro Sozialak, Sarek eta Etxeratek prentsaurrekoa emango dute datorren asteartean, Bilbon, bileraren xehetasun gehiagoren berri emateko.
Gaur Albokoteko espetxean Foro Soziala @hernan_agus ta EPPKren arteko 2018ko 3.bilera burutu da.Aukera hontan,Jon Olarrari Ainhoa Mujika batu zaio,elkarrizketa maila igotzen."Aukera leihoa"z ari gara,ta preso guztiak ibiltzeko "birgizarteratze plana" eraikitzearen beharrari buruz pic.twitter.com/6ZbnAM0KJe
— Foro Soziala (@ForoSoziala) 21 de julio de 2018