Itxi

PP-ren buruzagi berria

Casado asteazkenean bilduko da Saenz de Santamariarekin

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Goizean Mariano Rajoyrekin, PPko aurreko presidentearekin, bildu da eta alderdiaren buruzagi berri moduan emango dituen pausoak jakinarazi dizkio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Casado PPko presidente berria Soraya Saenz de Santamaria barne hauteskundeetan bere aurkari izandakoarekin batzartuko da asteazkenean, eta biharamunean alderdiaren batzorde exekutibo nazionala bilduko du Bartzelonan. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin hitzordua eskatzeko asmoa ere baduela iragarri du.

Casadok Cope irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean esan du oraindik ez duela erabaki nor izango den alderdiko idazkari nagusia, eta Saenz de Santamariarekin hitz egin behar duela horri buruz. "Erabakitzeke daukat eta horretarako Soraya Saenz de Santamariarekin hitz egin behar dut denona den proiektu batean sartzeko duen borondateaz. Ostegunean ezagutaraziko dugu", erantsi du.

PPren batzorde exekutibo nazionala Bartzelonan egiteari buruz, Casadok azaldu du alderdiak "mezu argia" bidali nahi duela: aurrerantzean "Kataluniako askatasun politikoen alde" borrokatuko direla.

Elkarrizketan aurreratu duenez, ezer baino lehen Mariano Rajoyrekin egin nahi zuen bilera, eta halaxe egin du gaur goizean bertan, Madrilgo Genova kalean alderdiak duen egoitzan.

PPko iturrien esanetan, bilerak ordu eta erdi iraun du, eta "adeitsua eta errespetuzkoa" izan da.

Iturrion arabera, PPko presidente berri gisa emango dituen pausoen berri eman dio Casadok Rajoyri, besteak beste, Bartzelonan ostegunerako deitu duen batzorde exekutiboaren bilera edota larunbatean Andaluzian egingo duten hauteskunde ekitaldia.

Casado eta Rajoy, gaur goizean eduki duten bileran. Argazkia: EFE

Bilera eta gero, Rajoyk "lau hamarkadotan egindako lan bikaina" eskertzeko txioa bota du Casadok:

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (2)