Itxi

'ALTSASU AUZIA'

Auzitegi Nazionalak Altsasuko hiru gazteren behin-behineko espetxealdia luzatu du

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Fiskaltzak egindako eskaria aintzat hartu du Auzitegi Nazionalak eta, beraz, Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek zigorraren erdia bete arte egon beharko dute kartzelan.

Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa Iruñean. Artxiboko argazkia: @AltsasuGurasoak

"Altsasu auzian" zigortutako hiru gazteri behin-behineko espetxealdia luzatu die Auzitegi Nazionalak.

Fiskaltzak ekainaren 4an egindako eskakizuna onartu du Auzitegi Nazionalak auto batean. Horrela, Oihan Arnanz (13 urteko espetxe-zigorra), Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamunori (12 urte) espetxealdia luzatu die, Gorenak kasazio-helegitea ebazten duen bitartean.

Espetxe-zigorraren erdia muga bezala ezarri du behin-behineko espetxealdiaren luzapenak, hau da, 6 eta 6 urte eta erdi bitartean. Hiru gazteak kartzelan dira 2016ko urriaren 16az geroztik.

Auzitegi Nazionalak agenteen kontrako atentatua, lesioak, desordena publikoak eta mehatxua leporatu zizkien, baina ez terrorismoa. Zigorrei dagokienez, Oihan Arnanzi 13 urteko kartzela zigorra jarri zioten, Jokin Unamunori eta Adur Ramirez de Aldari 12na urtekoa, Iñaki Abadi 10 urtekoa, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola gazteei 9na urtekoa, eta Ainara Urkijori, bi urtekoa. Ainara Urkijo ez beste guztiak behin-behineko espetxealdia betetzen ari dira.

 

 

Nafarroako Gobernuak ez du Auzitegi Nazionalaren erabakia partekatzen. Are gehiago, "salbuespenezko" neurritzat jo daitekeela uste du.

 

Albisteak (5)