Itxi

Kartzela politika

Espetxe Zuzendaritzak gezurtatu egin du presoak gerturatzen ari direla

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Izan ere, erakundeak azpimarratu du ETAko bi presoek "hirugarren graduan daudelako" eraman dituztela Basaurira.

Artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Espetxe Zuzendaritzak argitu du Olga Sanz Martin eta Xabier Moreno ETAko presoak "hirugarren graduan daudelako" eraman dituztela Villabonako (Asturias) espetxetik Basaurikora (Bizkaia).

Europa Pressek aipatzen dituen iturrien arabera, ez da presoen 'gerturatzea', baizik eta biek zigorraren hiru laurdenak beteak dituztela eta espetxeko hirugarren gradua jasoa dutela.

Lekualdatzearen aurretik biktimei jakinarazi zaie, Fernando Grande-Marlaska Barne ministro espainiarrak hitzeman zuen moduan.

Olga Sanz Martini otsailean eman zioten hirugarren gradua, eta Xabier Morenorentzat apirilean eskatu zuten eta orain eman diote. Bikotea dira Sanz eta Moreno.

Hirugarren gradua erregimen irekia da, erdi-askea, eta, Espetxeko Araudiaren arabera, presoak zigorra beteko duen lekua erabakitzeko aintzat hartzen da "familiarekiko lotura".

Albisteak (3)