Itxi

Nafarroa

EH Bilduk poliziaren biktimen lege berria egiteko formulak bilatuko ditu

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Lege berriaren oinarriak "egiarako eskubidea, errekonozimendua eta konponketa" izan behar direla, Konstituzionalak hein batean bertan behera utzitako legearen terminoetan, adierazi du koalizioak.

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria. Argazkia: EiTB

EH Bilduk eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen biktimen konponketarako foru lege berria, eta "integrala", egiteko "formula zehatzak bilatzea"ren aldeko apustua egin du.

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariak azaldu duenez, lege berriaren oinarriak "egiarako eskubidea, errekonozimendua eta konponketa" izan behar dira, Auzitegi Konstituzionalak hein batean bertan behera utzitako legearen "jatorrizko" terminoetan.

Gainera, gaur egun beste "tresna" batzuk daudela gogorarazi du: Memoriaren Institutua, Bake eta Bizikidetza zuzendaritza, etab. Legegintzaldia amaitzerako legea onartua izatea espero du koalizioak.

Helburu horrekin, Nafarroako Parlamentuko alderdiek "alderdikeriarik gabe proposamenak mahai gainean jartzeko" deia egin du. Testu berriaren idazketan biktimek ere parte hartzearen alde agertu da.

Ruizek gogorarazi du Auzitegi Konstituzionalak hein batean bertan behera utzitako legeak hiru oinarri zituela: "Egia, errekonozimendua eta konponketa", eta Konstituzionala "mahaia kolokan jartzen" saiatu dela "egiarako eskubidea kenduta".

Hori horrela, Auzitegia "biktima jakin batzuen errekonozimendua eta konponketa ahalbidetu dezaketen ikerketak galarazten saiatu" dela uste du.

Albisteak (4)