Lekualdaketa
Altsasuko auzia dela eta espetxeratutako bi gazte Euskal Herrira lekualdatuko dituzte
Agentziak | Erredakzioa
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea dira horiek. Auzitegi Nazionalak bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zien biei, taberna batean bi guardia zibilei eta haien bikotekideei eraso egitea egotzita.
Altsasuko auzian zigortutako zazpi gazteetako bi laster lekualdatuko dituzte Euskal Herriko kartzela batera, ostiral gau honetan naiz.eus hedabideak jakitera eman duenez. Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea dira horiek. Auzitegi Nazionalak bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zien biei, taberna batean bi guardia zibilei eta haien bikotekideei eraso egitea egotzita.
Antza denez, Madrilgo Soto del Real kartzelako sartze moduluan dauzkate biak, eta aurki lekualdatuko dituzte Euskal Herrira.
Espetxean dauden gazteei bederatzi eta 13 urte bitarteko kartzela-zigorrak ezarri zizkien Auzitegi Nazionalak. Altsasuko gazteen gurasoek helegitea jarri zuten, zigorrak "neurriz kanpokoak" zirela iritzita.