Itxi

Noos auzia

Urdangarini bigarren gradua eman diote, kartzelan sartu eta bi hilabetera

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Espainiako erregearen koinatuak lehenengo baimenak eskatu ahalko ditu. 5 urte eta 10 hilabeteko zigorra jarri zion Auzitegi Gorenak.

Iñaki Urdangarin / EFE.

Iñaki Urdangarini bigarren gradua eman diote, Espetxe Zuzendaritzako iturriek baieztatu dutenez. Auzitegi Gorenak bost urte eta hamar hilabeteko zigorra jarri zion, Noos auzian.

Urdangarin bigarren graduan sailkatzeko proposamena abuztuaren 9an egin zen, eta Brievako kartzelaren Tratamendu-Batzarrak 17an onartu zuen. Ekainaren 18tik dago Avilako espetxe horretan.

Albistea El Confidencial kazeta digitalak aurreratu du. Neurri hori presondegira heldu eta bi hilabetera ematen da, eta preso gehienek lortzen dute.

Felipe VI.a Espainiako erregearen koinatuak zigorraren laurden bat betetzen duenean, hau da, 2019ko abenduan, lehenengo baimenak eskatu ahalko ditu.

Albisteak (1)