Altsasu auzia
Altsasuko gazteetako bi Zaballako espetxera hurbildu dituzte
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea dira Madrilgo Soto del Real kartzelatik Arabakora ekarri dituztenak.
Duela bi urte Altsasun (Nafarroa) bi guardia zibilekin eta horien bikotekideekin borroka bat izateagatik kondenatu zituzten zortzi gazteetako bi Zaballako espetxera (Araba) hurbildu dituzte, EFE agentziak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea dira hurbildutakoak. Orain arte, Madrilgo Soto del Real kartzelan zituzten.
Altsasuko zortzi gazteei 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten, eta Zaballara eraman dituztenak 9 urtekoa betetzen ari dira.
Zigor txikiena jaso zuena, Ainara Urquijo, aske dago.