Itxi

Memoria Historikoa

Gasteizko alkateak baztertu egin du Olarizu mendiko gurutzea kentzea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Udalak dio gurutzea herritarrek eraiki zutela, baina frankismoak oroigarria bereganatu zuela, gerran hildako apaiz frankisten izenak bertan idatzita.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mendiolako kontzejuak Olarizu mendiko gurutzea kentzea eskatu du, Memoria Historikoaren Legearen baitan. Alabaina, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak aukera hori baztertu du.

"Udalak ez du gurutzea eraitsiko; 1952an eraiki zen, herritarrek finantzatuta, baina frankismoak bere interesen arabera erabili zuen oroigarria, gerran hil ziren apaiz frankisten izenak bertan idatzita", azaldu du.

Mendiolako kontzejuko administrazio batzordeak -lur-sailaren jabea- gurutzea erretiratzea eskatu du, baina Udalaren asmoa monumentua testuinguruan kokatzeko plaka bat jartzea da.

"Udalaren esku badago, gurutzeak hor jarraituko du, testuinguruan jarrita. Ikusteko dago Mendiolako kontzejuak gurutzea kentzeko eskumena duen ala ez", erantsi du Urtaranek.

Bideoak (1)