Itxi

Autogobernua

EAJ estatus politikoa alderdi guztiekin hitzartzen saiatuko dela esan du Estebanek

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kongresuan EAJren bozeramaileak alderdiaren 'nahi absolutua' erakutsi du Euskadiren estatus politikoa 'ideologia talde ezberdinekin' adosteko, eta Espainiako Gobernuak dagoeneko badakiela esan du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJko bozeramaileak alderdiaren "nahi absolutua" erakutsi du Euskadiren estatus politikoa "ideologia talde ezberdinekin" adosteko, eta "benetan" horretan saiatuko dela nabarmendu du; Pedro Sanchezen Gobernuak hori dagoeneko badakiela esan du.

Halaber, jeltzaleek eta EH bilduk hitzartutatuko estatutu-erreforman, oinarrien testuan, "aldaezina" ez den ezer ez dagoela uste du, eta ez dela "dogmatikoa" izan behar. "Nigatik izango balitz, independentzia bihar goizean bertan deklaratuko nuke, eta gustura geratuko nintzateke, baina daukagun egoera soziala daukagu, eta ditugun gehiengoak ditugu”, adierazi du.

Europa Pressi egindako adierazpenetan, Estebanek "txundigarritzat" jo du koalizioaren tesira mugitzen "saldu nahi" izana, estatu berriaren dokumentua adosteko garaian, izan ere, "bitxia da ezker abertzalea izan dela EAJren jarreretara gerturatu dena".

Horren harira, alderdi jeltzaleak "hitz egin eta negoziatze"aren alde egiten zuen bitartean, EH Bildu "ezetzan eta maximalismo absolutuenean tematzen" zela adierazi du. Halaber, "Podemosek ausardia falta" izan duela uste du akordioarekin bat egiteko, "egiaren unean, bertigoak eman ziolako", eta PSE-EEri "erabakitzea" eskatu dio.

EAJren eta EH Bilduren oinarriak  dituen dokumentuak Euskadi nazio moduan aitortzen du, baita erabakitze eskubidea eta aldebikotasuna ere; erreforma konstituzionala dakarrela uste dutenen iritziagatik galdeginda, Estebanek honako hau erantzun du: "Espainiako Estatuak (Konstituzioaren) lehen xedapen gehiegarriaren irakurketa zabala egiteko ausardia izango balu, ez litzateke izango".

'Aldebakarrekoa izatea suizida izango litzateke'

Estebanen ustez, xedapen gehigarri horren bitartez (eskubide historikoak babesten ditu) dokumentua "moldatu" gabe gauzatu daiteke. "Argiago utzi behar izanez gero", azaldu du "hitz egiten eta adosten saiatu" ahal litzatekeela. "Argi eta garbi, gai delikatua da, eta aldebarrekoa izatea suizida izango litzateke, hemen haserrea izugarria izango zelako", ohartarazi du.

"Madrilek Euskadi eta Kataluniarekin harreman ezberdina izan behar duela konturatu behar du behingoz"

EAJko bozeramailearen hitzetan, “Madrilek Euskadi eta Kataluniarekin harreman ezberdina izan behar duela konturatu behar du behingoz". "Harreman egonkorra izan daiteke, baina, hala izan ezean, zailtasunekin eta tentsio politikoekin ibiliko gara etenganbe, eta horrek ez du inora eramaten", azaldu du.

Bestalde, Pedro Sanchezek kartzela-politikan Gabonak baino lehen pauso gehiago emango dituela uste du. "Preso bakoitzaren egoera, indibidualki eta zehaztasun guztiekin, aurreko Gobernuak zuen, baita oraingoak ere", azpimarratu du.

Estatuko Segurtasun Indarrei dagokienez, Euskaditik "kentzeko Espainiako Gobernuaren aldetik gogo asko ikusten ez" duela esan du, "baina egin behar luke". "Ez diogu bihar eskatuko; uneak, egoerak eta noiz komeni den irakurri beharra dago", zehaztu du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)