Itxi

MEMORIA HISTORIKOA

Francoren izena daraman hilobi bat bada jada El Pardon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Francisco Francoren familiak oharra kaleratu zuen atzo esanez ez duela "aktiboki nahiz pasiboki" Espainiako Gobernua lagunduko diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranatik ateratzeko.

Franco hobiratuta dagoen dagokia, Erorien Harana, goitik ikusita. EiTB

Francisco Franco diktadoreak 43 urte daramatza Erorien Haranean ehortzita (San Lorenzo de El Escorial) baina bere izena daraman hilobia ere badu handik 50 kilometrora, El Pardo (Madril) hilerrian, familiak panteoia duen tokian.

Gabino Abades 18 urtez Madrilgo hileta-zerbitzuetako zuzendari izandakoak esan dio hori EFE agentziari. Abanades Madrilgo hilerrien arduradun izan zen aurrez, eta berak zuzendu zuen Francoren lur-ematea Cuelgamuros haranean.

Abanades izan da, gainera, familiaz gain, kripta horretara sartzeko giltza zuen pertsona kontatuetako bat. Kriptara sartzea mugatuta dago eta han dago ehortzita Carmen Polo, Francoren emaztea, 1988tik.

Arduradun honek kontatu duenez, 30 metro koadro ditu kriptak, oso "xaloa" da eta ez du sinbologia frankistarik. Sabaian ,'Yo soy el Alfa y la Omega' Biblian agertzen den espresioa omen du.

Antza, 1969an eraiki zuten kripta hori "urgentziazko edo aurreikusi ezineko zerbait gertatzen bazen ere".

El Pardoko hilerrian daude ehortzita Carlos Arias Navarro eta Luis Carrero Blanco ere.

Francisco Francoren familiak atzo oharra kaleratu zuen esanez ez duela "aktiboki nahiz pasiboki" Espainiako Gobernua lagunduko diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranatik ateratzeko, eta ohartarazi zuen "bide legal guztiak" erabiliko dituela gorpuzkien lekualdaketa hori ekiditeko.

Albisteak (5)