Itxi

Foru-hauteskundeak

'Akordioa' lortzeko deia egin dio ezker abertzaleak NaBairi

Erredakzioa

"Ez dugu lehiatu nahi Nafarroan agertoki berri bat sor dezaketenekin", azpimarratu du ezker abertzaleak bilera dei horren filtrazioaren ostean.

"Foru-hauteskundeetarako akordioa lortzeko" eta "egoera politiko berria aztertzeko" bilera deia egin die ezker abertzaleak NaBAi koalizioari.

Ezker abertzaleak ohar batean jakitera eman duenez, "Nafarroako herritar abertzale, aurrerakoi eta ezkertiarrak hauteskundeetan ordezkatu dezakeen koalizioa lortzeko eginhalak egiteko prest gaude".

"Ez dugu lehiatu nahi Nafarroan agertoki berri bat sor dezaketenekin", azpimarratu du ezker abertzaleak biltzeko eskaera horren filtrazioaren ostean.


Albisteak (2)