Itxi

Espetxe-politika

Marlaska: 'ETAko presoak gerturatu egingo dira, modu legalean eta banan-banan'

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

Halaber, Barne ministroak ETAko presoei buruzko 'gezurrekin gorrotoa ez sartzea' eskatu dio PPri.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fernando Grande-Marlaska Barne Ministroak asteazken honetan esan duenez, ETAko presoak Euskal Herriko kartzelatara gerturatuko dira, baina betiere "modu legalean" eta banan-banan, aldez aurretik kasu bakoitzaren azterketa eginda eta biktimei jakinarazita.

Halaber, Espainiako Gobernuak ETAko presoei buruz duen espetxe-politikari buruzko "gezurrak" zabalduz "beldurra ez sartzea" eskatu dio Marlaskak PPri.

Hala adierazi du Grande-Marlaskak, Kongresuko Barne Batzordean; berak eta PPk hala eskatuta egin du agerraldia, beste gai batzuen artean, politika hori azaltzeko.

Zehazki, Asturiasen zigorra betetzen ari ziren bi preso, Olga Sanz eta Javier Moreno, Basauriko espetxera (Bizkaia) gerturatzeari buruz hitz egin du. Hirugarren gradua eman zieten duela gutxi, eta lekuz aldatzea eskatu zuten.

Ministroak azaldu duenez, Olga Sanzek aurtengo otsailean lortu zuen hirugarren gradua, oraindik PPk gobernatzen zuenean, espetxeko Tratamendu Batzordeak apirilean eskatu zuen erregimen irekian sartzea, baita Mariano Rajoyren Gobernuak ere.

Biak 2016ko lehen seihilekoan lekualdatu zituzten Madrilgo kartzeletatik Villabonakora, Asturiasen.

ETAko presoak gerturatzeak beti "banan banako" tratamendua izango duela argi utzi ostean, Grande-Marlaskak esan du sakabanatze-politika "arrakastatsua" izan zela ETAren aurkako borrokan, baina Euskadiko PPko buruzagiek eta Jorge Fernandez Diaz ministro ohiak behin ETAk jarduera armatua utzi ostean erabaki zuela gainbegiratzea.

Grande-Marlaskak azaldu duenez, ETAko 233 preso daude Espainiako kartzelatan (205 gizon eta 28 emakume), eta horietatik 203 lehen graduan; 28 bigarrenean edo ohiakon; eta bi hirugarrenean edo erregimen irekian.

Irizpide "objektiboak" izango dira edozein gerturatze egiteko garaian kontuan hartuko direnak, esan du. "Profesionalak lasaitasunez, banan-banan eta legea betez ari dira lanean", azpimarratu du.

Albisteak (6)

Bideoak (1)