Altsasu auzia
Altsasuko beste bi gazte Zaballako eta Iruñeko espetxeetara hurbildu dituzte
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Aratz Urrizola eta Adur Ramirez de Alda dira, hurrenez hurren, Soto del Realeko espetxetik eta Aranjuezetik Zaballara eta Iruñeko kartzelara eraman dituztenak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Duela bi urte Altsasun (Nafarroa) bi guardia zibilekin eta horien bikotekideekin borroka bat izateagatik kondenatu zituzten zortzi gazteetako bi Zaballako (Araba) eta Iruñeko espetxeetara hurbildu dituzte, EFE agentziak jakinarazi duenez.
Aratz Urrizola eta Adur Ramirez de Alda dira, hurrenez hurren, Soto del Realeko espetxetik eta Aranjuezetik Zaballara eta Iruñeko kartzelara eraman dituztenak.
Hala ere, senideek ez dute oraingoz lekualdaketaren baieztapenik jaso eta gazteen telefono deiaren zain daude.
Fuentes cercanas a instituciones penitenciarias han enviado un teletipo a la prensa informando de la llegada de Adur a #Iruñea y Aratz a #Gasteiz. Las familias no hemos recibido notificación alguna y estamos esperando la llamada de nuestros hijos para poder confirmarlo. #Altsasu pic.twitter.com/oeJgaUli7h
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 31 de agosto de 2018
Azken bi gerturatze horiekin, dagoeneko lau dira Euskal Herrira hurbildutako Altsasuko gazteak. Pasa den astean, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Madrilgo Soto del Real kartzelatik Zaballara mugitu zituzten.
Bien bitartean, Jokin Unamuno, Oihan Arnaz eta Iñaki Abad gazteek Madrilgo espetxeetan jarraitzen dute. Dena den, Euskal Herrira gerturatzea eskatua dute hirurek.
Altsasuko zortzi gazteei 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten, eta horietako zazpi kartzelan daude; zigor txikiena jaso zuena, Ainara Urquijo, aske dago.