Itxi

KATALUNIAREN NAZIO EGUNA

ANC Euskal Herriak kontzentrazioak deitu ditu hilaren 8rako, Diada ospatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZKOA

Leer en Castellano

"Euskal Herrian bizi diren katalanak eta euskal herritar guztiak, oro har" deitu dituzte 19:00etan kontzentratzera Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

2017ko Diadaren artxiboko irudia. EFE

Euskal Herriko Asanblada Nazional Kataluniarrak elkarretaratzeak deitu ditu datozen larunbaterako, hilak 8, Diada (Kataluniako Nazio Eguna) ospatzeko.

Komunikabideetara igorritako agiri batean, "Euskal Herrian bizi diren katalanak eta euskal herritar guztiak, oro har" deitu dituzte 19:00etan kontzentratzera Bilbon (Arriaga plazan), Donostian (udaletxe aurrean), Gasteizen (Andra Mari Zuriaren plaza) eta Iruñean (udaletxe aurrean).

"Azken 12 hilabete hauek erabakigarriak izan dira Katalunian, Kataluniako Errepublika eratze bidean" esan dute, "Irailaren 11 honetan milaka herritar kalera irtengo dira berriz ere Kataluniako Errepublikarekiko leialtasuna adieraztera eta Kataluniako Gobernuari urriaren 1eko mandatua bete dezala eskatzera" gaineratu dute.

Albisteak (1)